top of page

3. GJH:
Osasuna eta ongizatea

Googazen aurtongo edizioan lantzen ari garen helburua 3.a da. Gazteek ardura gehien sentitzen zuten helburu honekiko aurreko edizioan, eta beraz design eta create fasean helburu honen inguruko kontzientzia garatzeko bideojoko bat sortu dute Tartangako Lanbide Heziketako ikasleek.

Joku hau, play fasean herrietara joango da 2024. urtean. Ez ezazu galdu ospitale distopiko baten murgiltzeko aukera. 

Azken urteotan aurrerapen handiak lortu dira pertsonen osasunaren hobekuntzan.

Hala ere, oraindik ere desberdintasunak daude osasun-arreta eskuratzeari dagokionez. COVID-19aren pandemiak eta abian diren beste krisi batzuek 3. helbururantz aurrera egitea eragotzi dute.

Garapen Iraunkorreko Helburuak konpromiso ausarta dira 2030erako hiesaren, tuberkulosiaren, malariaren eta kutsa daitezkeen beste gaixotasun batzuen epidemiei amaiera emateko.

Helburua osasun-estaldura unibertsala lortzea da, eta denentzako sendagai eta txerto seguruak eta eskuragarriak eskuratzeko aukera ematea.


Ezbehar horiek gainditzeko eta osasun-arretan dauden urritasun iraunkorrei aurre egiteko, osasun-sistemetan inbertsio handiagoa egin behar da, herrialdeei suspertzen laguntzeko eta etorkizuneko osasun-mehatxuen aurkako erresilientzia garatzeko.

Laguntzaileak:

Logo-EEC en B_N.png
BIOBIZKAIA B_N.png

Joku irabazlea:

Tartanga logotipoa B_N_.png
bottom of page