GOOGAZ

3. edizioa

Googaz Millenial inkonformista talde batek euskal gazteek ekiteko eta beraien bizitzen jabe sentitzeko helburuarekin sortutako mugimendua da. Iniziatibaren jomuga gaur egungo belaunaldia goitik behera aldatzea, modu berri eta original batean.
Badakigu gure ingurunean motibazio-krisia badagoela: ez da erraza lana aurkitzea, gustoko lanbide bat aurkitzea ezta ere, ez dugu gogoberotzen gaituen unibertsitateko gradua aukeratzen, ezta gure pasioak aurkitzea lantzen. Honek ezin du horrela jarraitu.
Pertsona orok bere talentua duela sinesten dugu. Pertsona arruntak gara, baina gauza ikaragarriak egiteko jaioak, eta horregatik gara gure etorkizunaren sortzaileak.
Askotan talentu horiek itzalpean geratzen dira, eta horregatik gaude hemen. Googazen gazteen abileziak indartuko ditugu, norberak bere bidea hartzea bultzatzen.
Kanpoan geldituko al zara?