GOOGAZ

Googaz gazteengandik eta gazteentzat sorturiko mugimendua da. 2017an hasi zen, eta dagoeneko hiru edizio burutu dira. Edizio bakoitzean erronka sozial bat lantzen dugu. Orain arte ondorengo erronkak landu dira: ekintzailetza, Garapen Jasangarriko Helburuak eta komertzio lokala. Urtero, formatu ezberdin bat bilatzen dugu: "Escape Room", "Escape the City"... eta talde irabazleen saria bizi esperientzia bat da. Orain arteko irabazleek Mexico-ko Bootcamp baten parte hartzeko eta Europan zehar interrail bat egiteko aukera izan dute. 
Googaz-eko laugarren edizio honetan emantzipazioa landuko dugu eta irabazleek Afrikara joateko aukera izango dute. Zeri itxaroten zabiltza? 18 eta 30 urte artean badituzu, osatu 3 pertsonako talde bat eta eman izena zure herriko ekitaldian.

googaz 2018_20210203205444-RZttxTv7TyPxDdBM3n8EolK-1248x770_El Correo.jpeg