DEABRU JOKOAK

Etxetik joateko prest al zaude?

Anbotoko Mariren kondairak dioenez, familia batek ezin zuen umerik izan eta deabruak alaba bat izateko aukera eman zien. Baldintza bakar bat jarri zien, alabak 20 urte betetzen zituenean, betiko eramango zuela berarekin. Hala ere, gurasoek aurrera egitea erabaki zuten eta umea izan zuten. Mari 20 urte betetzera zioala, kristalezko kutxa baten sartu zuten deabruarengandik babesteko, baina urtebetetze egunean, deabrua agertu zen, neskatoa kutxatik atera zuen eta betiko eraman zuen Anbotora. 

Gazte guztiok gaude gure familiaren babespean kristalezko kutxa baten sartuta. Pausu bat eman, kutxatik irten, emantzipatu eta gure bide propioa egiten hasten garenera arte.


Deabru jokoetara jolasteko 3 pertsonako taldeak osatu eta kutxa handi baten barruan sartu beharko zarete. Kutxa barruan, txikitako jolas tradizionalak aurkituko dituzue. Ekitaldiak irauten duen artean, gainontzeko taldeen aurka lehiatu beharko duzue. Kutxatik irteteko gai izango zarete? Deabruak koparako pasea ematea lortuko al duzue? Dibertitzeko eta irabazteko prest zaudete? 

Presentaciones (5).jpg