top of page

Googaz
design
Inpaktua duten irtenbideak diseinatzeko hackatoia
GOOGAZ Design, sormenetik eta berrikuntzatik abiatuta, erronka sozialei aurre egiteko jarrera eta ideiak dituzten gazteak elkartzen diren gune bat da. Pentsatzeko, partekatzeko eta errealitateak eralda ditzaketen proposamenak eraikitzeko jardunaldia.
Zer gertatzen da GOOGAZ Design-en?
💡 Garapen Jasangarriko Helburuei (GJH) lotutako erronka sozial bat planteatzen dugu.
🧠 Tresna sortzaileak eskaintzen ditugu taldeek haien proposamena garatzeko.
🎮 Helburua: gazteekin konektatuko duen errealitate birtualeko jolas baten gidoia diseinatzea.
🏆 Gidoi irabazlea, hurrengo faseko, GOOGAZ Create-eko, oinarri gisa erabiliko da.
Nork har dezake parte?
-
Lanbide Heziketako eta Unibertsitateko ikasleek
-
Diseinuan, teknologian, gizarte-aldaketan, sormenean edo parte-hartzean interesa duten gazteek
Taldean lan egiteko gogoa baino ez duzu behar, handian pentsatu eta benetako eragina izan dezakeen zerbait sortu.
Zergatik parte hartu?
-
Benetako erronka bat landuko duzulako, ez ariketa soil bat.
-
Benetako proiektu bat bihur daitekeen zerbait sortuko duzulako.
-
Ideiak eta energia dituzten beste pertsona batzuk ezagutuko dituzulako
-
Gazte-sare aktibo eta sortzaile baten parte izan zaitezkeelako.
Bertaratzeko plazak AGORTUTA daude.
Nahi baduzu, ONLINE parte har dezakezu. Horretarako, emaila utzi eta saioaren esteka bidaliko dizugu.
bottom of page